Prest mendia, basoa eta barreak beteko dituen udarako?
Gure udako kanpaldiak Arritxulo aterpetxean (Oiartzun) egiten ditugu, Aiako Harria ingurune ikusgarrian. Natura, jolasak, elkarbizitza eta abentura txiki-handiek osatutako egunak, haurrek uda askatasunez eta bizitasunez bizi dezaten.
Gure begirale-taldeak esperientzia handia du: urte osoan zehar 3.000 haur ingururekin egiten dute lan. Horri esker, gertuko laguntza, dinamika ezberdinak eta talde bakoitzari egokitutako udaleku seguru eta dibertigarria eskaintzen dugu.
Aterpetik kanpo ere irteerak egiten ditugu: hondartzara, igerilekuetara eta aire libreko beste ekintza batzuk egiten ditugu. Irteeretara autobusez mugitzen gara, dena eroso eta seguru izan dadin.
Aurten, berritasun gisa, Txiribuelta-ko kamiseta salgai jarriko dugu nahi duenarentzat. Aukera praktikoa da haurrek udalekuetara arropa eroso eta erraz identifikatzeko modukoa ekartzeko, eta aldi berean, gero ere erabiliko duten oroigarri bat eramateko.
Izen-emate orrian bertan eskatu dezakezue.
Martxoaren 9-tik aurrera behean aurkituko duzun fitxategia bete behar duzu eta plaza baieztatuko dizugu email bidez.
Ikusi hemen udalekuei buruzko informazio garrantzitsu guztia jasotzen duen dokumentua.
HELBIDE ELEKTRONIKOA