Eskalada Ikastaroak

2026 – 2027 kurtsoa

Zatoz gure eskalada ikastaroetara ikasi eta ongi pasatzera!

12 urteko esperientzia eta ikasturte bakoitzean 200 haur baino gehiago irakatsita, bermatzen dugu jolasaren bidez eskalada ikasten dela. Honekin, psikimotrizitatea garatu da, eskaladako mugimenduak ikasi, koordinazioa eta ikuspegia hobetu, sokaren erabilera eta beste hainbat aspektu ikasten ditugu. Betiere ingurune dibertigarri eta goxo batean.

Gainera, berrikuntza gisa, 26/27 ikasturtean entrenamendu aurreratuko taldeak gehitu ditugu.

Etorri eta probatu! Lehenengo klasea doain!

Non ematen ditugu ikastaroak?

Ikastaroak Are51Boulder(Irun) aretoan ematen dira. Hemen eskalada irakasteko instalazio egokiak ditugu, hasierako mailatik hobekuntzaraino.

Aktibitate Bereziak

Ikasturte honetan, hainbat ekintza berezi antolatuko ditugu: barruko txapelketak, arrokara irteerak eta gehiago. Beste rokodromo batzuetako txapelketetan izena emango dugu, entrenamendu aurreratuko taldeekin

Norentzat?

5 eta 16 urte bitarteko gazteentzat (2021an edo lehenago jaiotakoak).

Ordutegia

AstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16:00 - 17:0016:00 - 17:0016:00 - 17:00
16:55 - 17:5516:55 - 17:5516:55 - 17:5516:55 - 17:5516:55 - 17:55
18:00 - 19:0018:00 - 19:0018:00 - 19:0018:00 - 19:0018:00 - 19:00

Taldeak

Ikasturtearen hasiera eta amaiera

Gazteentzako +15 urteko Entrenamendu Aurreratua

Hau entrenamendu aurreratuaren talde esklusiboa da, bere gaitasunak ahalik eta gehien hobetu nahi dituzten gazteei zuzendua.

Izen-ematea itxia da, hau da, parte-hartzea arretaz hautatzen da: nor sar daitekeen guk erabakitzen dugu, talde konprometitu eta motibatua bermatzeko.

 Baldintzak betetzen badituzu eta gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan! Prezio espezialak.

PREZIOAK

Astean egun bat

50€

HILEKO

Astean bi egun

70€

HILEKO

Matrikula

20€

Ordainketak hileko lehen astean zuzenean kobratuko dira.

Baja prozedura

Ikastaroan baja emateko, hilabeteko 25. eguna baino lehen jakinarazi behar da.


Helbideratutako ordainagiri baten itzulera gertatuz gero, bankuaren komisioa kontuaren titularraren gain geratuko da, beti ere, itzulketa gure akats baten ondoriozkoa ez bada

Ordutegiak berresteko prozesua

Inprimakian aukeratutako eguna eta ordua ez dira behin betikoak izango. Harremanetan jarriko gara aukeratutako txandan plazarik geratzen den, eskalada maila, adina eta abar baieztatzeko.

Zatoz eta gozatu eskaladaren abentura berri honekin, ikastera eta ondo pasatzera!

Bete ezazu izena emateko inprimaki hau

HARREMANETARAKO DATUAK