ARRITXULO

ESKOLA TALDEAK

ADI!

ADI!! 2026-2027 IKASTURTEKO AGENDAK IREKITA DAUDE!

Natura, jolasa eta ikaskuntza ikastetxeentzat

Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean kokatuta, Arritxulok ingurune paregabea eskaintzen du, non natura gure hezkuntza proposamen guztien ardatz bihurtzen den.
Gure egonaldietan, jolasa, sormena eta parte-hartzea bizipenen ikaskuntzarekin uztartzen dira, haur eta nerabeei esperientzia ahaztezina eskainiz.

Gure helburuak

Metodologia:

Txiribueltan pedagogia alternatiboen eta balioetan oinarritutako hezkuntzaren aldeko apustua egiten dugu, gure egonaldien oinarri gisa. Haurtzaroa eta nerabezaroa deskubritzeko, esperimentatzeko eta jolasean ikasteko etapatzat hartzen ditugu.

Gure ustez, ingurune naturala ezagutzea eta maitatzea funtsezkoa da hura zaindu ahal
izateko:

“Planeta salbatu aurretik, planeta maitatu behar da”
— Heike Freire, pedagoga berdea

Horregatik, naturan benetako esperientziak bizitzea da kontzientzia ekologikoa eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko dugun tresna nagusia.

Talde bakoitzari egokitutako jarduerak

Jardueren programazioa honako hauek kontuan hartuta diseinatzen da:

Mugimendua, esplorazioa, adierazpen artistikoa eta hausnarketa uztartzen dituzten jarduera ugari ditugu, betiere ikuspegi parte-hartzailearekin eta egokituarekin.

Hemen deskarga dezakezu jardueren programazio orientagarria, adinaren arabera:

Plangintza 4 - 7 urte

Plangintza 8 - 11 urte

Plangintza 12 - 16 urte

EKIPAJEA

INFORMAZIO GARRANTZITSUA

OHARRA: Oso garrantzitsua da haurrak etxetik botak jantzita etortzea.

Ekipaje-zerrenda:

*Egonaldia bi gauekoa bada, sartu eskuoihal bat ere.

GURE GOMENDIOAK:

Oso gomendagarria da objektu pertsonal guztiak haurraren izen-abizenekin markatuta egotea.
Haurrek ekipajea prestatzen parte hartzen badute, errazagoa izango zaie zer ekarri duten gogoratzea eta egonaldian zehar beren gauzak aurkitzea.

Aterpetxean aisialdirako material batzuk ditugu... baina ez asko, zenbat haur etortzen zaizkigun ikusita! Eskolatik materiala eramatea ere gomendatzen dugu, ikasleek aukera gehiago izan ditzaten eta ondo entretenituta egon daitezen.

Erreserbak eta kontaktua

Erreserba egiteko edo informazio gehiago eskatzeko, idatzi edo deitu:

Irakasleentzako informazioa

Badakigu eskola-irteera bat antolatzeak konfiantza eskatzen duela. Horregatik, Txiribueltatik esperientzia segurua, hezigarria eta dibertigarria bermatzen dugu, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat.
Naturan heziketan eta aisialdian esperientzia handia duen talde bat dugu.
Guztiaz arduratzen gara: programazioa, kudeaketa, materialak eta laguntza.
Komunikazio zuzena eta etengabea dugu egonaldiaren aurretik, bitartean eta ondoren.
Giro lasaia sustatzen dugu, irakasleek ere goza dezaten.