• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to footer

txiribuelta.org

Umeentzako jarduerak

  • Hasiera
  • Ludotekak
    • Asteazkenak eta Vacances
  • Eskalada
    • Eskalada ikastaroak Irunen
  • Zer da Artean Espazioa?
    • Nork sustatzen du ARTEAN Espazioa?
    • Haur eta nerabeentzako tailerrak
    • Helduentzako tailerrak
    • Arte-ludoteka Aste Santuan
  • Arritxulo
    • Arritxulo · Eskola taldeak
    • Erreserba proposamena – Eskola taldeak
    • Beste aterpetxeak
  • Castellano

Zugarramurdiko udalekuak

Zugarramurdiko udalekuak

Udaleku berria uda honetan!

Zugarramurdiko herrian kokatuta, Graxiana aterpetxeak ingurugiro berezia, ezberdina eta ezin hobea eskaintzen digu udaleku hauek aurrera eramateko.

Udalekuen helburu nagusia neska-mutilek aste ahaztezina pasatzea da eta horretarako, jarduera ludikoetan oinarrituko gara, Zugarramurdiko sorginen historiarekin lotuta.

Magia eta abenturaz gozatzeko aukera ezin hobea!

Udaleku hauetan, 100 plaza eskaintzen ditugu 2 txandetan banatuta (50 plaza txanda bakoitzeko). Hauek, izen ematearen ordenaren arabera emango dira. Txanda bat betetzean, izen emate orriak ez du apuntatzeko aukera emango.

Ezagutu gehiago Txiribuelta eta Graxiana aterpetxea.

Txandak

  • Uztailak 19 – 25
  • Uztailak 26 – Abuztuak 1

Adinak

8-12 urte

Prezioa

310,00 €

Hurrengo egutegian astean zehar egingo ditugun ekintzak aurkituko dituzue.

Udalekuetako lehenengo eguna

Haurrak eta gurasoak Graxianako aterpetxean egon behar zarete arratsaldeko 17:00etan. Haurrak monitoreekin geldituko dira eta, bitartea, gurasoak koordinatzaileekin hitz egingo duzue.

Ondoren, “tour” bat egingo dugu aterpetxea ezagutu ahal izateko.

Udalekuetako informazio baliagarria aurkituko duzue hemen. 

Zer eraman behar dute?

Motxila prestatzerakoan, kontuan hartu guk eskainitako zerrenda. 

Nola apuntatu naiteke?

Behean aurkituko duzuen formularioa bete behar duzue.

Hau jasotzerakoan izen ematea baieztatuko dizuegu.

Matrikulazio epea: martxoak 23 – ekainak 26

Edozein zalantza:

  • udalekuakzugarramurdi@gmail.com 
  • 636 99 46 88

Before Footer

Jarrai gaitzazu Instagramen

Footer

Txiribuelta es una empresa especializada en servicios a grupos escolares fundada por un grupo de profesionales de la cultura, el medio ambiente y la animación sociocultural que ha desarrollado un estilo educativo propio, innovador y comprometido.

  • Ludotekak
  • Txiri-Zaintza
  • Arritxulo
  • Eskalada

Copyright © 2023 — Txiribuelta • Todos los derechos reservados. • Política de Privacidad • Aviso Legal