
Inauteri hauetan Txiri Artearen I. Erakusketa kolektiboan parte hartzeko aukera izango duzue. Erakusketan gure webgunearen bidez aurkezten diren marrazki GUZTIEK hartuko dute parte.
Parte-hartzaile asko egotea espero dugu, erakusketa askotarikoa eta dibertigarria izan dadin!
Beherago ikusiko duzuenez, nahikoa duzue folio edo DIN A4 tamainan egindako marrazkia eranstea. Datuak bete beharko dituzue pixka bat gehiago ezagutzeko, eta prest!
Gaia INAUTERIKOA izan behar du, eta, gainerako guztirako, zuen irudimenak eraman zaitzake.
Zer da garrantzitsua marrazkietan agertzea??
Marrazkietan testua jarri beharko duzue: Inauteriak 2021
Juncal Alfonsok, Txiri Arteko marrazketa irakasleak, koordinatuko du erakusketa kolektibo berezi honen muntaia.
Juncalek bere Txiri Arte klaseetan eragina izan ohi duten aholku batzuk eman dizkigu:
- Guretzat garrantzitsua da sormena, adierazpena eta originaltasuna.
- Adierazkortasuna izan dadila zuen sorkuntzen motorra.
- Kolorea lehentasuna izatea.
Teknika:
Koloretako arkatzak, ikazkina, errotuladoreak, plastidecor, collage eta bururatzen zaizun guztia!
Epeak:
Marrazkiak bidaltzeko azken eguna otsailaren 5a da (on line bidali beharko duzue)
Otsailaren 8an, 17: 30etik 18: 00etara, marrazkia eskura eman ahal izango duzue erakusketaren muntaian parte hartzeko. 18:15ean erakusketaren inaugurazioa egingo dugu Txispum Aretoan, Txispumen urtebetetze bat ospatzeko zozketa egingo dugu eta eskalada eta merendola txiki bat ere egingo ditugu.
Arratsalde oso polita eta berezia izango da!!
Aurkeztutako marrazki guztiak Txispum Aretoan (Hondarribia) egongo dira ikusgai otsailaren 8tik 14ra bitarteko astean, 16: 00etatik 20: 00etara.
Astelehenean, otsailak 15, marrazkiak 16: 00etatik 20: 00etara jaso ahal izango dituzue.

Picassok esan zuen bezala:
Haur guztiak artistak jaiotzen dira, zailena artista izaten jarraitzea da hazten garenean.
Beraz… aprobetxa dezagun artista bat dugula barruan.