Umeentzako jarduerak
Artean Espazioan ludoteka artistiko bat planteatzen dugu haurrek beren sormena garatu ahal izateko.
Artea Espazioan arte plastikoak eta esperimentazioa funtsezko ardatzak dira, sormenari eta ikaskuntzari espazioa ematen diegu. Horregatik, programazio nagusia teknika artistiko ezberdinetara hurbiltzea izango da, historian zehar nabarmendu diren artista batzuk ezagutzea eta hori guztia arte galerietara irteerak eta joko dinamikoak eginez konbinatuta.
Gure metodologian, taldeko kideekin konektatzen saiatzen gara, adierazpen artistikoa, elkarrizketa, konfiantza, hurbiltasuna eta elkarrekiko errespetua uztartuz.
Adinak: Ludoteka 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago.
Ordutegia: 8:30-9:00 sarrera / 13:00 edo 16:00 irteera (etxeko janariarekin bazkaltzen geratzeko aukera)
Egunak: Abenduak 26, 27, 28, 29 eta urtarrilak 2, 3, 4, 5.
13:15 | 16:00 | |
---|---|---|
Egun 1 | 25€ | 30€ |
2 egun | 48€ | 58€ |
3 egun | 69€ | 84€ |
4 egun | 88€ | 108€ |
5 egun | 105€ | 130€ |
6 egun | 120€ | 150€ |
7 egun | 133€ | 168€ |
8 egun | 144€ | 184€ |
*Materiala barne. % 10eko deskontua anai-arrebei |
Nola emango dut izena?
Inskripzioa formularioan egiten da. Egun solteak aukera daitezke, elkarren segidakoak izan beharrik gabe. Izena emateko inprimakia jaso ondoren, posta elektronikoz berretsiko da plaza.
LEKUA:
Gabarrari kalea, 5, Txispum Aretoaren ondoan, Hondarribian. Itsasora begira dagoen atetik sartuko gara.
Zalantzarik edo galderarik ba al duzue? Gurekin harremanetan jar zaitezkete
Email: arteanespazioa@gmail.com
Telefonoa: 686 698 744
Eskerrik asko!