Umeentzako jarduerak
Artean Espaziotik arte-ludoteka bat planteatzen dugu haurrek beraien sormena garatzeko, non arte plastikoak eta experimentazioa funtsezko ardatzak dira.
Sormenari eta ikaskuntzari espazioa ematen diogu. Gure programazio nagusia arte teknika ezberdinetara hurbiltzea eta historian zehar nabarmenduriko artistak ezagutzea izango litzateke. Honi guztiari gehituko genioke arte-galerietara egingo ditugun irteerak eta jolas dinamiko ugari. Gure metodologiarekin lortu nahi duguna taldeko partaide guztiekin konektatzea da, adierazpen artistikoa, elkarrizketa, konfiantza, hurbiltasuna eta elkarrekiko errespetua bat eginez.
Adinak: Ludoteka 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago.
Ordutegia: 8:30-9:00 sarrera / 13:00 edo 16:00 irteera (etxeko janariarekin bazkaltzen geratzeko aukera)
Egunak: Apirilak 3, 4, 5 eta 11, 12, 13, 14.
13:15 | 16:00 | |
---|---|---|
Egun 1 | 25,00€* | 30,00€* |
2 egun | 48,00€* | 58,00€* |
3 egun | 69,00€* | 84,00€* |
4 egun | 88,00€* | 108,00€* |
5 egun | 105,00€* | 130,00€* |
6 egun | 120,00€* | 150,00€* |
7 egun | 133,00€* | 168,00€* |
*Materiala barne. % 10eko deskontua anai-arrebei |
Nola emango dut izena?
Inskripzioa formularioan egiten da. Egun solteak aukera daitezke, elkarren segidakoak izan beharrik gabe. Izena emateko inprimakia jaso ondoren, posta elektronikoz berretsiko da plaza.
LEKUA:
Gabarrari kalea, 5, Txispum Aretoaren ondoan, Hondarribian. Itsasora begira dagoen atetik sartuko gara.
Zalantzarik edo galderarik ba al duzue? Gurekin harremanetan jar zaitezkete
Email: arteanespazioa@gmail.com
Telefonoa: 686 698 744
Eskerrik asko!